XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Altamirarako bidean, eguzkia sartzamendian sartu jaken eta Izaro gainean ilargia bete-betean ikusi eitekean, arto-urunezko taloaren antzerakoa.

Behin Altamirako etxaguntzaraz gero, laurak lauretara afaldu eben eta hurrengo egunean erantatzerik ez eukenez, berbaz-berbaz ekin eutsien belurarte.

Izar poz bitsetan bizi bazan, Lekobide ez gitxiago, bere irakatsiak ondo baino ere hobeto ikasten ebazalako Izar gazte bizkorrak.

Egia esateko, Izarrek danerik ikasi eban egin ere. Labrantzan dana ekian, arrantzan beste hainbeste, ehizan parebakoa genduan eta eskolak beste inork baino hobeak ebazan, abade jakintsuari esker.

Gizatasun arloan, nortasun handikoa zan eta bihotz zabalekoa. Herria maite ez eze, bihotzean barruan eukan. Gernikako arbola, aldean eroiala zirudien.